XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UDAKO OPORRAK KONTATZEN

8. Ereduari jarraituz, eman informazioa ondorengo hiri hauei buruz. Parentesi arteko informazioaz gainera, euskarazko entziklopediaren bat kontsulta dezakezu.

Gasteiz: Arabako probintzian dagoen hiria da, lurralde honetako hiriburua. 200.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Bertako jarduera nagusiak industria eta zerbitzuak dira. Eremu handi eta zabalak dituen hiria da eta parke ugari ditu. Ospe handia dute alde zaharrak eta Ama Birjina Zuriaren plazak.

Bilbo: (Bizkaia - 368.710 biztanle - Futbol taldea: Athletic - Berdeguneak: Artxanda, Kasilda Iturriza eta Etxebarria parkeak - Alde zaharra eta Deustua (unibertsitatea) - Guggenheim museoa.

Iruñea: (Nafarroako erdialdean - 180.372 biztanle - Arga ibaia - automobilen fabrikazio eta muntaketa - San Ferminak - Alde zaharra, Ziudadelako parkea, Gaztelu plaza).

Donibane-Lohizune: (Lapurdiko kostaldea - 13.031 biztanle - Industria eta turismoa - Hondartza handia eta oso polita).

Hiztegia: Lurralde: probintzia. Hiriburu: hiririk inportanteena; Jarduera: aktibitatea. Eremu: espazioa, lekua. Ugari: asko. Berdegune: hirian belarra, zuhaitzak etab. dauden lekua.